SOLASALDIA: Muskizeko coke planta: herri galdeketa

Petronor enpresak (Repsol taldekoa) coke planta eraiki nahi du Muskizen, nahiz eta herriko jendea kontra egon. Horretarako fitxaje garrantzitsu batzuk burutu ditu (Josu Jon Imaz, Luis Alberto Aranbarri “Amatiño”, Melchor Gil -Patxi Lopezen koinatua- etab.). Eta ohiko txantajea erabiltzen du, lanpostu asko kolokan daudela (gogoratu Lemoizko kontua), planta eraikitzeko lanpostu asko sortuko dituela… Muskizeko jendea, aldiz, ez dago batere ados eta lanpostu batzuk baino haien osasuna lehenesten dute. Hilabeteak daramatzate hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarretaratzeak etab. egiten eta datorren martxoaren 1rako (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunean) herri galdeketa egin nahi dute, Iñaki Barcenak kontatu digunez.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zer nolako krisia dugu?

al. Ots 16 , 2009
Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak galdera horri erantzun dio gaurkoan: krisia (krisiak hobe esanda) AEBetako finantza arlotik dator baina sektore prouktiboan duen eragina gero eta handiagoa da. Luisen ustez, pairatzen ari garena ez da soilik finantza krisia, eta irtenbideak emateko azterketa sakona egin behar da, koiunturatik haratago. Hasieran […]

Honekin lotuak