Gaurkoan ere makina bat proposamen: Hektor Ortegak Arraia-Maeztu inguruetara eramango gaitu hango paisaiekin gozatzeko; Aitor Zabaleta sukaldariak “Arroz Beltza” nola prestatu azalduko digu; musika “Ladislao” taldearen eskutik datorkigu; eta igandean “Gure esku dago” ospatuko dela gogoratu dugu. Gainontzeko agenda luzean ere murgildu gara…
Next Post
Igandean Gure Esku Dago zuzenean Bilbo Hirian
ol. Eka 6 , 2014
Ekainaren 8an Bilbo Hiria irratiak bat egingo du zuzenean 10:00etatik 14:00etara Arrosa Sareko hainbat irratiren artean osatuko dugun emankizun bereziarekin. Gure Esku Dago ekimenak deitutako GureEskuBidea giza-katearen jarraipena egingo dugu unez une, elkarrizketak izango dira, eta ibilbideko hainbat lekutan izango diren berri-emaleen kronikak entzun ahal izango ditugu gure zuzeneko seinalean.

Honekin lotuak
-
2015/06/17
Eremuz Kanpo 3×28: Bad bad things
-
2015/12/10
ZIENTZIALARI: Loteria eta matematika
-
2006/04/06
EREMUZ KANPO 1×22: Esporak
