KINGSTON HIRIA: Poesia + Dub= LINTON KWESI JOHNSON

Azken saio honetan Linton Kwesi Johnson-en lehen diska izan dugu entzungai: “Dread, Beat an’ Blood”. Britainia Handian dub musikan egin zen lehenengotariko diskoa izateaz aparte, aintzindaria izan zan “Dub Poetry” estiloan. Hau da, olerki errezitatuak dub musikaren gainetik. “Toasting”ean ez bezala “Dub Poetry”an testuak ez dira inprobisatuak, aurretik idatziak dira. Linton Kwesi Johnsonek adibidez bazituen bi olerki bilduma argitaratuak irratsaioan entzun dugun diska hau grabatu baino lehen.

Olerkien gaiekin bat zetorrenez, entzun dugu ere The Clash-en “The Guns Of Brixton” eta beste sorpresatxoren bat.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

irratia.com #138: are you reggae?

az. Ots 25 , 2009
irratia.com sound system. Konsul izan dugu estudioan, mikrofonoetara. Donostiatik zuzenean Unai (revolutionary brothers) Ttan Ttakun irrati libreko are you reggae? saioko esatari eta disko jartzailea. Eta reggaea hizpide, musika beltza entzungai. Eta zuzenekoa eskaini digu King Konsulek. Revolutionary brothers & Kingo Konsul. Kantuak joan, kantuak etorri. Galdetu eta erantzun. Entzun […]

Honekin lotuak