SOINUGELA:Song of Amerika (Estatu Batuetako herri musika)

tango1.jpgGoiko izenburuak aditzera ematen duenez, Pedro Elias Igartuak gidatzen duen bidaia musikalean gaurkoan Amerikako Estatu Batuetan egin dugu geldialdi luzeena, baina, hara orduko, hainbat lurraldetan barrena ibil gara, musika bitarteko eta lagun.
Turkiatik abiatu gara, etno-teknoa estiloa era zoragarrian burutzen duen Mercandede musikariaren azken diskoa ezagutzen hasteko. Handik Afrikara egin dugu, Soinugelan orain artean inoiz egon gabeko lurralde bat bisitatzeko: Txadera joan gara eta Maunira emakume kantariaren ahots zoli sarkorraz gozatzeko beta izan dugu. Tangoaren unibertsaltasuna aitzakia harturik, txango polita egin dugu gero Putumayo disketxeak musika honetaz atera duen bilduma dela medio. Lehenbizi, Hugo Diazen “Mi Buenos Aires querdio” ezaguna entzun dugu, eta gero Finlandiatik eta Senegaldik oso ukitu berezia duten tangoak heldu zaizkigu. Estatu Batuetara itzuli gara eta Alicia Keys soul kantariaren “As I Am” azken diskoa zabaldu eta entzungai jarri dugu. Bob Dylanek bere kantu batean Alicia Keys aipatzen duela eta, aitzakia ona izan dugu haren bizitzan oinarrituta Kanadan egin duten “I´m Not There” filmaren soinu banda hartu eta Dylanen kantuekin eginiko zenbait bertsio entzuteko. Baina, esan bezala, saioaren ardatza “Son of Amerika” disko hirukoitza izan da. Hiru disko hauetan Esatu Batuetako herri musika bilduta dago. Lehen diskoa XVIII. mendeari dagokio, bigarrena XIX. mendeari eta azkena XX.ari. Gaurkoan lehen diskoan gelditu gara.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080522.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Bego ipuin-kontalaria

og. Mai 22 , 2008
Ipuinzalea dugu Bego, eta hortik datorkio ipuin-kontalari gisa ibiltzea azken hamartsu urteetan. Ipuinak bizi du eta horixe du bizibide. Ipuinak eta kontaketak, helburu handirik gabe egindakoa izanda ere, sakon eragin dezakete entzulearengan: entzuteko gaitasuna, barneko irudiak sortzekoa, berbarakoa, sentipenak mugiaraziz, norbere burua hobeto ezagutaraziz,… eta baita kontalariarengan ere eragin handia: […]

Honekin lotuak