IBAIZABAL: Etorkinak eta hauteskundeak

Jakina da datorren igandeko hauteskundeetan EAEko hiritar askok ezin izango dutela bozkatu, ezta aukeratua izan ere. Horien artean,  etorkinen eskubideak izan ditu aztergai Xabier Aierdik gaurkoan: azken kalkuluen arabera 135.000 etorkin daude erroldatuta EAEn eta horietariko askok ezin izango dute bozkatu. Europan egun indarrean dagoen legedia antzekoa dela esateaz gain, Xabierrek “etorkinek ez dutela hiritartasun eskubidea” komentatu du. Are gehiago, etorkin askok oinarrizko beste eskubide batzuk ere ez dituzte. Egoera bideratzeko, edo bideratzen hasteko, Estatutuak etorkinen inguruko eskumena izan beharko luke, urratsak ematen hasteko.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:AINARA MADARIAGA, historialaria

og. Ots 26 , 2009
Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison. Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan […]

Honekin lotuak