Bilboko 2016rako Aurrekontuakl aurrera doaz, oposizioko mozio guztiak bertan behera utziz. Berri horrekin hasi da Bruno Zubizarreta, gero beste gai batzuk jorratzeko: Aburto alkatea eta merkatari txikiak, Iberdrolari jarritako isuna, eta igandeko Independentziaren aldeko manifestazioa hain zuzen.
Ostiralean hasiko da aurtengo Durangoko azoka, eta bertan izango da aurten ere Ahotsenea. Zertarako balio duen galdetuta, Lutxo Egiak zuzen erantzun du: “Musikariek edo taldeek ekoiztutakoa aurkezteko aukera ematen du Ahotseneak, kontzertu edo solasaldien bitartez”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151202hizpidealutxoegia.mp3 Deskargatu hemen