Pasadan astean Londresetik ibili ginen Linton Kwesi Johnson-ekin. Han geratu gara baina, oraingoan, The Clash taldearekin. Euren lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa egin dogu, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara eta ez dogu denborarik eduki euren ibilbide osoa jorratzeko. Datorren astean entzungo ditugu “Sandinista!”, “Combat Rock” eta “Cut The Crap”, bere azken hiru diskak.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
One thought on “KINGSTON HIRIA: THE CLASH 1977-1980 (1. atala)”