GAUBASA: Chris Hillman Bilboko Kafe Antzokian

Chris HillmanChris Hillmanek kontzertua eman du Bilboko Kafe Antzokian maiatzaren 3an eta, horren harira, Anartz Bilbaok Gaubasa irratsaioaren ohiko formatoa apur bat aldatu eta ordubeteko monografikoa eskaini dio Kaliforniako musikari mitikoari. Country rockaren aitzindaria izan zen Chris Hillman. Hamalau urte zituela, bluegrassaz maitemindu eta geroztik lau hamarkadako ibilbide luze bezain oparoa jorratu du kaliforniarrak. The Byrds talde mitikoan jo zuen baxua, Roger Mc Gini lagunduz, Flying Burrito Brothers taldean gitarra jo zuen Gram Parsonen ondoan eta Stillsen Manassas taldeko partaide ere izan genuen. 80ko hamarkadan Desert Rose Band sortu zuen Herb Pedersen bere lagun minarekin batera. Mandolina jotzen hasi zen Chris Hillman eta tresna hori joaz aurkeztu zitzaigun Bilboko Kafe antzokian emandako kontzertura. Saio honetan Chris Hillmanen ibilbide musikal luze eta joriaren errepasoa egiten digu Anartz Bilbaok. Deskargatzeko Gaubasa-ren azken saioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Elvis Costello eta beste

og. Mai 4 , 2006
Aspalditxo zen Pedro Elias Igartuak azken aldi honetan agerturiko zenbait disko jorratu gura zituela eta gaurko saioa horretarakoxe baliatu du. Hasieran Norah Jones jazz kantari gaztea partaide den The Little Willies country taldearen musika entzun dugu. Ravi Shankarren alaba da Norah Jones, haren estiloak aitarenarekin batere antzik ez badauka ere, […]

Honekin lotuak