Gero eta gehiago dira, eta gero eta langile gehiago pairatzen ari dira « krisiaren eraginak ». LAB sindikatuko Ziortza Ameztoi eta Oskar De lo Bueisen ustez, « langileek ez dute krisia sortu », beraz ez dute pairatu behar. Langabezia etengabe igotzen ari denean, prekarizazioa gero eta handiagoa denean, eta EREak eguneroko menu bihurtu direnean, langileek erantzuteko ordua heldu dela uste dute Ziortza eta Oskarrek : horrexegatik, bat egiten dute Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak maiatzaren 21rako deitu duen greba orokorrarekin.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.