Maria del Rio “Bilbo horizontalean eraiki behar da, gizarte kohesioa bultzatzeko eta arrakala sozialekin bukatzeko”

 

Bilbo Hiria Irratian eta Uriolan hauteskundeen jarraipena egiten ari gara elkarlanean. Gaurkoan, María del Rio EH Bilduko hautagaia daukagu gurean. Adierazi duenez, ilusioz heldu zion Bilboko Mahai Politikoaren hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburua izateko eskaintzari eta Bilbok bestelako udal bat behar duela iritzita, gertukoa eta gardena den baten aldeko apustua egiten du Del Riok. 1982an jaiotako Bilbotarra da.

EH Bilduren lan ildo nagusiak aurkeztu dizkigu, Bilbo horizontalean eraiki behar dela azpimarratu du. Azken legealdian bertikalean lan egin dute eta arrakalak nabariak direla esan du, gizarte kohesioaren gabezia nabaritzen hasia dela nabarmendu du. Parte hartzera bideratutako udala izan behar du.

Etxebizitza Bilbok duen arazoa larri du. Gazteak 30 urte arte ez dute aukera emantzipatzeko eta hori aldatzeko lan egingo dutela esan du. Udaletik eragin daitekeela azpimarratu du. Etxebizitza lege berriarekin aitzaki gutxiago dago, “Alokairuen prezioa mugatzea, etxebizitza turistikoak kontrolatzeko erramientak jarri behar dira eta etxebizitza publikoa bultzatu”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Los Bravos, Jamaikako Lovers Rock, Willis Drummond, David Bowie

og. Mai 25 , 2023
Aurreko astean All Roads Lead Home bilduma berritik kantu pare bat entzun genituen. Crazy Horse taldearen partaideak, bakoitzak bere kabuz erregistratutako kantuak batzen dira bertan. Ralph Molina eta Billy Talboten bana entzun genituen eta, aste honetan, beste bi ekarri dizkizuegu handik: You Will Never Know (Nils Lofgren) eta Song of […]

Honekin lotuak