Irati Bilbaok bere bigarren lan luzea aurkeztu digu gaur irratian. Bertan, guztira zortzi abesti daude; eta oraingo honetan bere konposaketa batzuk ere sartu ditu. Diskoaren izenburuak “loratu” esan nahi du, eta kontatu digu bigarren diskoa eta gero loratze prozesu batean murgildu zela. Jada diskoa aurkeztu du Barakaldon eta Iurretan; Bilboren txanda otsailaren 15ean izango da BBK aretoan. Gaineratu du, oholtzan ez dela bakarrik arituko, eta ziurrena dela Bilboko kontzertuan gonbidatuak izatea.
Deskargatu hemen.