SOLAS GIROAN: Bizi Zientzien Ikertzaileen I. Topaketak

biziUEUk antolatuta, gaur Bizi Zientzien Ikertzaileen I . Topaketak egin dituzte Eibarren eta guk Ibaizabal magazinean Ekaitz Agirregoitia ikertzaileari hots egin diogu, jardunaldion nondik norakoak azaltzeko. Lehenbizi, bizi zientzietan bizidunekin jarduten duten zientzia guztiak sartzen direla argitu digu Ekaitzek, hots, medikuntza, erizaintza, biologia eta farmazia. Gero, egitaraua zehazteari ekin dio eta hitzaldi bakoitzaren xedea zein den esan digu. Elkarrizketa osoan zehar, Ekaitz Agirregoitiak azpimarratu nahi izan du ikertzaile gazte hauek lan handia egiten dihardutela euskara eguneratzen eta normalizatzen

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN:Krisiaren eragina AHT-ean

al. Mai 31 , 2010
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; krisi ekonomiko eta finantzieroak zenbait egitasmo estrategikoetan izaten ari den eraginez mintzatu zaigu eta zehazki AHTren kasoa aztertu du. Halaber, erresistentziarako gogo eta ekimen zenbait aipatu, eta gogoratu AHTren aurkako nanifa nazionala egingo dela Bilbon, ekainaren 19an. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak