Zuzeneko emisioaren kalitatea hobetu dugu

zuzeneanHobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue mezu bat, nondik konektatzen zareten eta zer moduz entzuten duzuen esanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Bilbainadei buruzko erakusketa eta Bartzelonako XXIV. Komiki Aretoa

ar. Mai 9 , 2006
Asteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost […]

Honekin lotuak