Datorren igandean, hilaren 26an, Erandioko Kukularra auzoan ospatuko dutena, 16.ez. Marian de la Fuente Berbots Taldeko kideak Erandion dagoen euskararen egoerarekin hasi da, gero Kanpomartxo berreskuratutako ohitura eta helburuak azaltzeko. Igande eguerdiko 12etan hasiko dira Dantzak, bertsolariak, herri-bazkaria, Betiko kantuak eta erromeriak betetzen duten egitaraua. Erandiora joatea Bilboaldeko hainbat lekutatik erreza da, busez edo metroz, eta Erandion bertan, bi lekutan gainera, doako autobusak jarriko dituzte Kukularra auzora iristeko.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.