Durangoko Azokaren 57. edizioaren balorazio positiboa egin dute

Durangoko Azokaren 57. edizioa bukatu berritan, Gerediaga elkarteko Izaskun Ellakuriagarekin berba egin dugu. Pozik agertu da, azoka jendetsua izan delako eta sortzaileak ere pozik agertu direlako salmentei dagokienez, pandemia aurreko salerosketa mailara itzuli baitira oro har. Gune ezberdinek izan duten harrera azpimarratu du Ellakuriagak, izan ere Eszenatokia eta Irudienea guneetan aurten jendetza batu da, eta lan interesgarriak aurkeztu dira. Ostiraleko gazte egunaren balorazio ona egin dute, haren helburua gazteak Durangoko azokara hurbiltzea baitzen, eta hori lortu dute. 2023ko Abenduaren 6tik 10era egingo dute datorren urteko azoka.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Badator "BAB" Bilboko azoka beganoa

ar. Abe 13 , 2022
Bigarren urtez, Animalistak taldeak Bilboko Azoka Beganoa antolatuko du. Animalien askapena herritarrengana hurbiltzea du helburu, baita kolektibo eta pertsona antiespezisten arteko sareak ehuntzen jarraitzea ere.  Egun bateko egitaraua antolatu dute, larunbatean. Abenduak 17, La terminalen izango da. Zer harreman dugu gainerako animaliekin? Etikoa al da euren sufrimenduaren ordezko alternatibaz beteriko […]

Honekin lotuak