Hegoafrikako Lurmutur hirian uzti genuen Mikel Arredondo duela bi hilabete, eta egunotan Mauritaniako basamortuan dabil, Saharan. Hasteko, Mikelek holako bidai luzeetan (pasa den irailean hasi zen) batzuetan plana aldatu eta erabakiak hartu behar direla esan digu: kasu honetan hegazkina hartu eta Hegoafrikatik Burkina-Fassora joan da. Bertan, jendea, etniak, azokak, koloreak, janariak, dantzak eta gehiagorekin gozatzeko aukera izan du, Goron-Goron, Bobodioulasson edo Gauan. Eta hortik Malira pasatu da Dogon herria, Djené, Tombouktu edo Bakamo bisitatzeko, beste etnia batzuekin harremanetan jartzeko, Afrika mendebaldeko garraioa nolakoa den jakiteko… Senegal ere bisitatu du: Dakar, Cassamance, St. Louis.. etnia gehiago, kolore gehiago, eta hemen ere pobrezia agerian. Orain, bidaiaren 9. hilabetea hastear dagoenean, Mauritanian dago eta nekea sumatzen zaio baina pixka bat gehiago egingo du etxeratu baino lehen.
Solasaldi hau deskargatzekpo klikatu HEMEN.