Arriaga Antzokian estreinaldia izango da bihar Osteguna. Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia igoko dira agertokira Tierra de Nadie (Inorena ez den lurra) dantza ikuskizuna estreinatuko dute, Guerrerok berak zuzendutako piezan. Horiekin batera, Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla arduratuko dira bi dantzariei zuzeneko ahotsarekin eta musikarekin laguntzeaz. Dantza,ahots eta musika pieza bat da, gorputzaren kontzeptua eta haren esanahiak aztertzen dituena.
Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren prestakuntza aztertu dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak deituta azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra izango da, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek bultzatuta. Ohiko agenda sindikalaren deialdiak zerrendatu eta gero, greba deialdia aztertu dugu. Hasteko, Maddi Bilbao Bizitzak erdigunean koordinadorako eta Bilboko mugimendu feministako kidearekin egon […]