Datorren igandean, maiatzaren 3an burutuko dutena Ipizki Taldeak eta Joko Alai Elkarteak antolatuta. Jon Urutxurtu antolatzaileak kontatu digunez, Zeanuriko herria eta Erroten garrantzia ezagutarazi nahi diete bisitariei. Goizeko 9etan hasiko da 18 kilometroko ibilbidea eta errota batzuk ikusteko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta horietariko bitan bisitatzekoa ere, Ibargutxi eta Olabarrikoan hain zuzen. Iaz 490 lagunek parte hartu zuten eta aurten kopuru antzekoa espero dute antolatzaileek. Honen inguruko informazio gehiago: www.ipizki.com helbidean
Elkarrizketa hau deskargatzekolikatu HEMEN.