ARTEKALEKO KRISEILUA: Zumeta eta Kalderapeko kulturgunea

ZumetaGaurko Artekaleko Kriseiluan bi gai jorratu ditugu: alde batetik, Ismael Manterola ohiko kolaboratzaileak Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak Bilbon ikusgai duen erakusketa izan du mintzagai. Horren ustez, zenbait oleo eta tenpera teknikaren bitartez margoturiko koadroetan, Zumetaren kolore biziak agertzeaz gain, estilo figuratiboa sumatzen da. Erakusketa Zazpikaleetako Jardineta kaleko Epelde eta Mardaras galerian dago bisitagai. Asteburuan, bestalde, Areetako Geltokiko karpan izango den Getxoarteren inguruko aipua egin du Ismaelek. Bestetik, Bilboko Kalderapeko kulturgunearen programatzaile den Sergio Reguerirok aipaturiko lekuan maiatzerako antolatua duten kultura programazioaren berri eman du. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Saioa entzuteko egin klik hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 52. saioa: eremulauak.com, Nun sarean eta Inon izatekotan

ar. Mai 16 , 2006
Xabier Doncel izan dugu gurekin. Kazetaria eta musikaria dugunez gero bi kontu berri izan ditugu hizpide, biak lotuta baitatoz. Izan ere, berak ere esku hartzen duen eremulauak.com proiektua eraberritu dute. Nun taldearen gainean ere jardun dugu, berak bertan jotzen baitu eta bihar Eremu Lauak webguneak euren diskoa aurkeztuko du. Diskoa […]

Honekin lotuak