Suitzako Genevan pasa den apirilaren amaieran NBEeko herrialdeek gauzatu zutena. Xabier Aierdiren ustez, AEBk, Israelek eta beste bost herrialdek aldez aurretik batzarra boikoteatzeak han esango zutena ez dutela gustokoa esan nahi du. Bestetik, Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek esandakoa aztertu du Xabierrek: ez dauka zerikusirik hedabide handietan agertutakoarekin. Hitz horiengatik, Europar Batasuneko hainbat herrialdek alde egin zuten batzarratik (ematen du urtarrilean Gazan gertatutakoa ahaztuta zutela). Edonola ere, batzarrak aurrera jarraitu zuen herrialde askoren presentziarekin. Xabierren ustez gauza handirik ez da batzar horretatik atera, baina batzarrean ikusitakoaren arabera, egun mundua multipolarra dela (edo norabide horretan dabilela) esan du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.