Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso dugu, maiatzari dagokiona, eta bertako elkarrizketa nagusia Garikoitz Meabe Ibilaldiko koordinatzaileari egin diote, erredaktore-koordinatzaile Lur Malleak azaldu digunez. Erreportajeetan “Gure esku dago” herri-ekimena, eta Aitor Mazo aktorea agertzen dira. Horiekin batera ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Kultura eta irudi albuma.
Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]