Auto berriak erosteko 1.500 euroko diru-laguntza emango dutela esan berri dute espainiar estatuko agintari publikoek. Josu Larrinagaren ustez, aipatu neurriak ez du askorik lagunduko ekonomia mailan eta autogintzari laguntzeak ez du ekonomia sustengarria bultzatuko. Are gehiago, denok dakigunez autoaren erabilerak CO2ko isurtzeak handitzen ditu eta erregai fosilen agorpena gero eta gertuago dago. Josuren ustez, neurri desberdinak hartu beharko lituzkete ekonomian eta ingugiroan dauden arazoak bideratzeko. Bukatzeko, datorren osteguneko greba orokorrari buruzko hausnarketa txiki bat egin du.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.