IRRATIA.COM: 52. saioa: eremulauak.com, Nun sarean eta Inon izatekotan

Irratia.comXabier Doncel izan dugu gurekin. Kazetaria eta musikaria dugunez gero bi kontu berri izan ditugu hizpide, biak lotuta baitatoz. Izan ere, berak ere esku hartzen duen eremulauak.com proiektua eraberritu dute. Nun taldearen gainean ere jardun dugu, berak bertan jotzen baitu eta bihar Eremu Lauak webguneak euren diskoa aurkeztuko du. Diskoa Creative Commons lizentziapean aterako dute eta Interneten doan eskuratu ahal izango da, eMuletik zein webgunetik bertatik jaitsita.
Juan Luis Zabala idazlearekin ere mintzatu gara, berak Inon izatekotan izenburuko blog berria zabaldu baitu Berriaren webgunean. Berrian erredaktore dabil Pipi, eta izen bereko liburua argitaratu berri du Susa argitaletxearekin. Matrako jaia ere izan dugu hizpide. Programa entzun gura baduzu, HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: The Skatalites taldea

ar. Mai 16 , 2006
Egoitz Goikoetxeak Jamaikako aireak ekartzen dizkiie hamabostean behin Bilbo Hiria irratiaren entzuleei. Eta sarri askotan ordubeteko monografikoak eskaintzen dizkie bertako musikan nabarmendu diren musikari eta taldeei. Esate baterako, asteon The Skatalites talde mitikoarengana jo du, beraien estiloa gogorarazteko. Aditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen dute The Skatalites taldea. Halaber, aditu […]

Honekin lotuak