KINGSTON HIRIA: The Skatalites taldea

The SkatalitesEgoitz Goikoetxeak Jamaikako aireak ekartzen dizkiie hamabostean behin Bilbo Hiria irratiaren entzuleei. Eta sarri askotan ordubeteko monografikoak eskaintzen dizkie bertako musikan nabarmendu diren musikari eta taldeei. Esate baterako, asteon The Skatalites talde mitikoarengana jo du, beraien estiloa gogorarazteko. Aditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen dute The Skatalites taldea. Halaber, aditu horiek beroriek Jamaikako rocksteady eta reggae estiloetan eragin nabaria izan zutela aitortzen dute. Skaren barruan egin zituzten aurreneko grabazioak 1964. urtekoak dira, nahiz eta ordurako taldekide guztiek lan handia egina zeukaten Rithm´n´Blues doinuetan. The Skatatiles izen bikoitza dugu, ska eta The Satellites hitzen nahasketatik eratorria, hain zuzen ere. Taldearen hasierako partaideak ondoko hauek izan ziren: Don Drummond (tronboia), Tommy McCook (saxo tenorea eta flauta), Roland Alfonso (saxo tenorea), Lester Sterling (saxoa), “Dizzy Johny” Moore (tronpeta), Lloyd Brevet (baxua) Lloyd Knnibb (bateria), Jackie Mittoo (pianoa eta organoa) eta Jah Jerry Haines (gitarra). The Skatalites taldeak itzelezko arrakasta lortu zuen Jamaikan eta handik kanpora ere, artista andana batek –Bob Marleyk, Peter Toshek eta Bunny Wailerrek, besteak beste– grabazio ugari egin baitzituzten beraiekin. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Sei Urte eta Norton Klub, pop doinuak entzungai gurean

az. Mai 17 , 2006
Maiatzaren 18an Bilboko Kafe Antzokian izango den kontzertua profitatuz, bi lan berri aurkeztuko ditugu aste honetan Gaubasan. Bateko, Kale artean, argazkian ageri den Mikel Gorosabel Nortonen egitasmo pertsonal berri, ireki eta pizgarria. E.H. Sukarra eta Lorelei taldeetan aritu ondoren, Bartzelonan gauzatutako Ep bat argitaratu berri du, bost kantaz osatua. Barne […]

Honekin lotuak