2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. 2017 urte bukaeran iritsi da lan berria, Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa. Ohiko soinu indartsua dakarrena. Ander Zubillaga, taldeko gitarra jotzailea izan da gurean. Lan berriak izandako harrerarekin oso pozik daudela onartu du Zubillagak. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute lana. Hamar abestiz osatutako diskoa da Z.E.R.O.
Deskargatu hemen.