Egunotan askoz gehiago dugu eta izango dugu, baina Alvaro Hilariok 4 gauza aukeratu ditu: hasteko, Bilborocken izango den “Bi hots” ikuskizuna. Gero, Deustuko Gazte Lokalekoak aipatu ditu, eta Bilboarten izango dena. Eta bukatzeko, gaur Arriagan “Arkimedesen printzipioa” antzeslana euskaraz ikusteko parada dugula esan digu.
Ruper, Petti, Anari, Andoni Deliriums, Gorka Urbizu, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, El Inquilino Comunista eta Evaristo. 10 lagun eta hamar kanta, Lou Reedenak guztiak, hil zenetik urtebete pasa denean. Azken ordu erdian, Pedro Elias Igartuak Gineako (Conakry) musika jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141030soinugelamilaeskerloureeddiskaosoa.mp3 Deskargatu hemen