Pasa den astean Espainiako presidente Rodriguez Zapaterok eredu ekonomiko eta produktiboaren aldaketaz hitz egin zuen Madrilgo legebiltzarrean. Luis Guridiren ustez, Zapaterok adreilu eta turismoan oinarritutako ekonomia eredua aldatu nahi du eta ikerketan eta garapenean oinarritutakoa martxan jarri: hori gauzatzeko, jakina, urte batzuk behar dira eta bien bitartean zer edozer egin behar du egoera larriari erantzuteko. Bestetik, pasa den astean Hego Euskal Herrian egindako greba orokorra aztertu du Luisek: horiek ere eremu ekonomiko eta produktiboa aldatu nahi dute, baina beste ikuspuntu desberdin batetik ikusita. Horrekin batera, grebaren garrantzia eta grebak izan dituen akatsak komentatu ditu gaurkoan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.