Subflubiala Ez! Ibai azpiko tunelaren aurka: Herritarrak kalera irtengo dira otsailaren 8an

Subflubialak ibai azpiko tunelak, Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuak, Getxo lotu nahi du Artatzako biribilgunetik Sestao eta Portugalete arteko Ballonti korridoreraino, Ugaldebieta autobidearekin eta Super Hegoaldearekin lotzeko korapilo handi bat eraikiz. 530 milioi euroko inbertsioa eta itsasadarraren bi ertzen arteko trafikoa % 33 handitzea ekarriko du, eguneko 63.000 ibilgailurekin. Subflubialaren proiektua gelditzeko plataforma herritarrak manifestazioa deitu du Otsailaren 8rako Bilbon. Proiektu honen nondik norakoak ekarri dizkigu Hodeik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu.

og. Urt 16 , 2025
Harri eta laban Urteko aurreneko POTTO saioan Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu. 2025eko urtarrilaren 3an, Amurrioko Antzokian urteroko bertso-hitzordu mundiala izan da eta azken 8 finalistak izan dira taulagainean, Unai Elizasu gai-jartzailearen aginduetara (Alaia Martin, Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Nerea Ibartzabal, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio). […]

Honekin lotuak