Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu saioan. Lehenengo Iker Lauroba musikari donostiarraren bisita izan dugu. Urtebete da Zeru Tolesgarria diskoa kaleratu zuela, mimo handiz eginiko lana izan zen. Fredi Pelaezekin grabatu zuen, 20 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten. Harkaitz Canoren hitzak dituzte kantak, izan ere, idazlearen eta kantariaren arteko elkarlan estuaren emaitza dira 14 kantuak. Laurobak etxean grabatutako melodia bakoitzari letra “silabaz silaba” jarri dio Canok. Horren adibide dugu diskoari izenburua ematen dio kantua. Iker hainbat proiektuta dabil, apirilean Laurobaren laugarren lana argitaratu zuen, bestetik U.K. Bill, Leila Thenuit o Charlie & The Colours proiekrtuetan. Orain ere Izaro kantariarekin dabil.
Koldo Almandozek Donostiako 64. Zinemaldian erakutsiko du bere lehen lan luzea, Sipo Phantasma . Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dute pelikula, eta beraz, saria eskuratzeko hautagaien artean izango da. Pelikularen nondik norakoak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.