IBAIZABAL: Prest aldizkaria

kanala.jpgApirilari dagokion 80. ale honen azalean Amaia Vazquez, 700 etxe Elorrietan eta Umeen egunak agertzen dira. Gero, ohiko atalak: Gureak kanpoan, Inkesta, Intxixu ikastola, Deustuko historia: azken honetan, 17. mendetik aurrera eremu horretan sortutako hainbat ezizen landu dituzte. Monografikoan, aldiz, Elorrietako etxe berriak, Artxandako Zerbitzu hiria eta Deustuko Kanala estutzeko egitasmoa dira protagonistak. Amaia Vazquez sexologoari egindako elkarrizketan, “Sexualitatearen etsai nagusia gure lan sistema dela” entzun ondoren, Ibarrekolandako 30. Umeen eguna izan du aztergai Deustualdeko aldizkariko Hektor Ortega zuzendariak. Antzerkiaz, modaz edo Bilbo aldeko euskarazko telebistaz ere hitz egin digu Hektorrek gaurkoan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solashectorprest080429]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Maiatzaren lehena

ar. Api 29 , 2008
Gorriz markatutako data horretan, festa ospatzeaz gain aldarrikapen eguna izaten da gurean. Txutxi Ariznabarreta LAB sindikatuko Komunikazio eta Harreman Politikoen arduradunentzat, sindikalgintzak eraldatzailea izan behar du, lan mundutik haratago joanez. Horrezaz gain, gaurko lan baldintza kaskarrak salatu ditu Txutxik: kontratuak, soldatak, arriskuak (lan istripuak potologoa den gai baten tontorrak baino […]

Honekin lotuak