EREMUZ KANPO 1×27: Bilboko FANT eta bestelako animalia batzuk

Amaitu berria da Fant izenaz ezagunagoa den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren hamabigarren edizioa eta Txabi Landabidea eta Eneko Olazabal eremuzkanpotarrak bertan izan dira, zinemari buruzko irratsaio bat egiteak eskaintzen dien prentsa pasea baliatuta. Eguneroko errealitate petralak beste zeregin batzuk egitera behartzen dituen arren, film mordoxka bat ikusteko aukera izan dute. Sekzio ofizialean 11 film proiektatu dira eta beste 17 gainerako sekzioetan. Zehazkiago esatearren, 28 film luze eta 13 film labur pantailaratu dituzte, guztira. Beste zenbait gauzarekin batera, Fant zinemaldiaren 12. edizio honetan ikusirikoak hartu dituzte hizpide eta, gainera, antolaketa lanetan ibili den Juanjo Gorostiagari elkarrizketa luze eta mamitsua egin diote. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: XX. mendeko mozartiar kantariak

ol. Mai 19 , 2006
Saio honetan Mozarten kantuak entzun daitezke, Txirula miresgarria eta Bahiketa haremean operetako aria ezberdinak, gehienbat. Baina bada Victoria de Los Angelesen ahotsetik entzungo dugun kanta eder bat ere, Mozartek Nancy Storace kantari ingelesak Vienatik Ingalaterrara alde egin zuenean idatzitako kantua, hain juxtu ere. Bertan bere oinazea eta samina adierazten ditu […]

Honekin lotuak