Saio honetan Mozarten kantuak entzun daitezke, Txirula miresgarria eta Bahiketa haremean operetako aria ezberdinak, gehienbat. Baina bada Victoria de Los Angelesen ahotsetik entzungo dugun kanta eder bat ere, Mozartek Nancy Storace kantari ingelesak Vienatik Ingalaterrara alde egin zuenean idatzitako kantua, hain juxtu ere. Bertan bere oinazea eta samina adierazten ditu egileak. Kantu guztiak Mozarten kantaeran espezializatuta egon diren kantarien ahotsetan entzungo ditugu: Natalie Dessay sopranoa, Fritz Wunderlich tenorea, Lucia Popp sopranoa, Gottlob Frik baxua, Victoria de Los Angeles sopranoa (irudian) eta Anton Dermota tenorea. Barrokoaren garaiko gehiegikerien ostean, klasizismoaren dotorezia, ordena, garbitasuna eta kuadratura iritsi ziren musikara. Beraz, klasizismoaren garaiko aria eta kantu zoragarriez lasai-lasai gozatzeko aukera daukazu saio honetan. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.
