Ahotsenea hizpide Lutxo Egiarekin #azoka49

Ahotsenea guneko egitaraua koordinatzeko ardura lanetan dabil aurten estreinakoz Lutxo Egia idazlea. Udan hasi zen lanean egitarau hau programatzen eta egun hauetan gauzatzen da lan hori, dozenaka artista azalduko baitira Ahotsenean, eztabaidetan eta zuzeneko emanaldietan. Arrakastatsua suertatu da duela urte batzuk azokatik independiente moduan sortu zen gune hau. Gaurko eta biharko pista interesgarri batzuk eman dizkigu Egiak elkarrizketan.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Amaia Aire, "Bidexka" diskoa aurkezten #azoka49

lr. Abe 6 , 2014
Amaia Aire topatu dugu Landako gunean. Irakaslea dugu eta ikastolako haurrekin etorri da, azoka ezagutu dezaten. Bihar etorriko zaizkigu hiru ahizpak Urepeletik, Bidexka disko berria aurkeztera. 12:00etan AzokaTBn egongo dira, Erroa argitaletxeak azokarako kaleratu duen CDa aurkezten. Bertan, doinu tradizionalak, Ez dok amairu garaikoak eta aitatxi Xalbadorrek sortutako letrak kantatzen […]

Honekin lotuak