Azoka lau eguneko goraldia da, baina ondo-ondoan dagoen Plateruena kafe antzokiak urte osoan dihardu euskal kulturgintzan. Hala ere, egunotan azokari erabat loturako egitaraua eta giroa dago Plateruenan. Berarentzat 11. azoka da eta horregatik larunbatean Hegoak erein izeneko ikuskizun anitza eta berezia prestatu dute, Hegazki izeneko pertsonaia baten eskutik, honelako kulturgune bat izatearen garrantziaz jabetzeko bidea emango diguna. Peru Magdalenak eta Igor Elortzak prestatu dute gidoia eta kolaborazioak ere ugari: Gose, Gari, Anari, Danele Sarriugarte, Paddy Rekalde, Gorka Urbizu, Miren Amuriza, Kukai…