Zaintza partekatua gorakoa doa, arin azken urteotan. Eta alde agertzen da Amaia. Abokatu gisa izan duen esperientzia luzeak indartzen du bere ustea.
Hitzarmena adosteak duen garrantzia eta abantaila ugariak azaldu dizkigu. Epaiketak saihestu, energia, dirua, kalte sikologiko gehigarriak saihestu,… Ofizioko batzuen lukurreru ospe merezia atzean uzten ari garela, sinistu nahi dugu.
ideia polit bat ere bai: “oraindik elkar maite dugun artean bana gaitezen”. Harremana usteltzen utzi baino lehen. Banatze-prozesu desastrosoak saihestuko ditugu horrela. Beharbada, “banatu behar ote ginateke?” zalantza agertzen den unea, huraxe egokiena.
Eta gai asko hurrengo baterako. Ezkontza erakundea bera: zertarako? zergatik binakakoa soilik? ze interesez eta ze eraginez hori dena?
Oso gustora Amaiagaz. Bizi-bizi du gaia. Badaki.
Kantak:
Txoria txori (Mikel Laboa, JosAnton Artzeren hitzetan)
Ezbaieko gogoa (Ruper Ordorika)
Erreferentziak:
http://www.abokatuak.com