Txupinera eta pregoilaria gurekin, “maratoiaren” zurrunbiloan

Oihana Pascual eta Gurutze Beitia hartu ditugu gure estudioan, hamaiketakoa jan bitartean. Neke apur bat somatzen zaie baina oraindik Aerobithoierako sasoian daude. Oihana euskara irakaslea da, Gurutze, berriz, ikaslea, eta elkarrizketa osoan euskaraz ederto moldatu da. Txupinean bizi izandakoak, pasadizuak, euria, jendetza… Aktorea den arren, larunbatean oso urduri egon zela aitortu digu Gurutzek, pertsonaia baino, pertsona bera delako asteon hezur-haragitzea egokitu zaiona. Pregoiaren inguruan ere jende askoren zorionak eta iruzkinak jaso dituela esan digu.

Bilbotarrak dira biak, baina aitortu digutenez “oso ezberdina da” Aste Nagusia txupinera eta pregoilari moduan bizitzea. Goizero 10:00etan txupina bota behar du Oihanak eta, ondoren bilera izaten da, eguneko agenda eroa prestatzeko. Bilboko Konpartsen jai batzordeko kideak batera eta bestera lagunduta doaz, “gure bizkartzainak dira” -dio Gurutzek- “Whitney Houston sentitzen naiz”. Gastronomikoa, mus txapelketa, kukaña, tortillen erronka… Patata tortillen erronkan izan dira eta ekarri digute albistea, 1037 tortillen langa gainditu egin dela. Etorri bezala joan dira, hurrengo hitzordurantz… Bidean, jendeak gelditu, milagarren argazkia eskatu eta, eurak, zintzo-zintzo, irrifartsu, argazkirako jarriko dira, behin eta berriro. Klik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zer den Llano Proiekt? Bada, kartoi banda berezia

ar. Abu 25 , 2015
“Moskeo” kanpainia egin dute, bideo biralak eta mugimendu kriptikoak sare sozialetan… atzean zer zegoen kontatu gabe. Jakinmina sortu dute, inondik inora, eta denbora gutxian jarraitzaile mordoa lortu. Larunbatean, baina, Llano Proiekt hori zer demontre zen jakin genuen: Barakaldoko auzo bateko kartoi banda da, baina ez nolanahikoa: 1978tik martxan dagoen banda da eta […]

Honekin lotuak