SOLASALDIA: UEUko Udako Ikastaroak Eibarren

ueu1Bostgarrenez, aurten ere Udako ikastaroak izango dira Eibarren, hilaren 29tik uztailaren 3a bitartean eta uztailaren 13tik 17ra. Guztira hamabost ikastaro izango dira Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak esan digunez. Bertan Bullynga, Ekonomia eta rocka, Datu espazialak, Teknologia berriak, Euskarazko masa-komunikazioaren historia, Kimika, Yoga eta beste gai batzuk jorratuko dituzte egun horietan. Elkarlanari UEUk ematen dion garrantzia azpimarratu ondoren, Iratik eibartarrek eta bizkaitarrek izango dituzten diru-laguntza bereziak komentatu ditu. Lehen asteko ikastaroetan izena emateko epea ostiral honetan bukatzen da. Honen inguruko informazio gehiago www.ueu.org atalean edo 943. 82. 14. 26 telefono zenbakian.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Munduko Arrozak

og. Eka 18 , 2009
Larunbatean S. Frantziskoko Plazan burutuko dutena, Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Seigarren edizio honetan 2.200 lagunek eman dute izena, Patxi Manrike ekitaldiaren antolatzaileak esan duenez. Arrozaz gain, festa eta aldarrikapena uztartu nahi dituzte antolatzaileek, etorkinen integrazioa lortze aldera. Goizeko hamarretan hasiko da aurtengoa eta egunean […]

Honekin lotuak