Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa (Transatlantic Trade and Investment Partnership) ari dira negoziatzen Europar Batasuna eta AEB. Momentuz oso gutxi dakigu, baina Luis Guridi gure ekonomia adituak esan digunez, filtratu dena larria da benetan, esaterako, enpresa handiek beren Justizia propioa izango lukete. Guridiren ustez hitzarmen hori mundializazio eta liberalizazioaren azken urratsa da, enpresa transnazionalen mesederako.
Bizkaira etorri da Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen duen “Euskaraz bizi” egun berezi honen VI. edizioa. EHEko Koldo Zarate Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari “bultzada” eman nahi diote antolatzaileek, eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute: mendi-irteera, umeentzako ekitaldiak, txistulariak, ekitaldi nagusia, bazkaria, dantza eta musika, besteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415koldozarate.mp3 Deskargatu hemen