Larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte hegoaldeko hiriburuetan Ttip eta Ceta itunen aurka. Herriek erabaki lelopean hainbat ekitaldi burutuko dira. Irati Siernak eman digu honen berri. Akordioak estatu eta herritarren gainetik eginikoak direla salatu dute, hau da, enpresa handiek negoziatutako merkataritza tratuak dira. Dagoeneko martxan daudela dioten arren, gelditu daitezke Irati Sienra […]
TTIP
Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen […]
Lehengo batean AEBetako Alderdi Demokratak eginiko bilkura batez baliatu zen Barck Obama estatubatuar presidentea agur esaten hasteko, bi agintaldi beterik, hurrengo hauteskundeetan hautagai izango ez denez gero. Estatubatuarrek ohi duten iruditeria eta hots handia erabilita, Obamak bere agurraren hasiera eszenifikatu zuen alderdikideen aurrean eta, bide batez, mundu zabaleko hedabideen aurrean. […]
Aste honetan jakin dugu Bruselak, monopolioa sustatzea egotzita, salaketa jarri diola Googleri. Europar Batasunaren aburuz, smartphoneak egiten dituzten enpresekin gehiegikeriak egin ditu Googlek, bere Android sistema instalatu ahal izateko bere hainbat programa instalatzera derrigortuta. Kaliforniako enpresa nonahiko eta orojakileak telefonoen bidez egiten duen gure datuen eta ibileren prozesamenduaz jardun du […]
Gero eta entzunagoak ditugu TTIP edo CETA itunak, transnazionalek inposatu nahi dituztenak. Gaurkoan, Iratxe Arriolak berriro azaldu ditu bi itun horiek, gero zer suposatuko duten komentatzeko. Bukatzeko, mobilizazioak errealak direla frogatuzeko pasa den asteburuan Bruselan izandakoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021iratxearriola.mp3 Deskargatu hemen
TTIP itunaren aurkako euskal kanpaina, abian da. eta Europa osoan, ere, martxan dago. Ezkutuan negoziatzen ari diren Itun transatlantiko horren aurka euskal manifestua atera dute, eta Europan dagoeneko hiru miloi sinadura bildu dira. Larunbatean protesta jardunaldia egingo dute Europan, hainbat ekitaldirekin kontinenteko toki askotan, TTIPren kontrako ekimeneko Igor Merak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151008hizpideaigormera.mp3 Deskargatu […]
Bilbon, Iruñean, Baionan, Donostian… Pasa den larunbatean milaka lagun atera ziren kalera Merkataritza eta Inbertsio Itun Transatlantikoaren aurka. Gaurkoan, Iñaki Barcenak TTIPez hitz egin du: zer den, nola egiten ari diren, zer suposatuko duen, zergatik mobilizatu beharrean gauden… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420inakibarzenas.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokion Argia astekariaren zenbakia aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean “Prestazio sozialak ahultzeak gizarte haustura dakar” irakurtzen dugu, prebentzio neurrien premiaz dihardu gai nagusiak. Gaiak atalean bikote berdinzaleen kontraesanak jorratu dituzte, eta Erdiko kaieran parekidetasuna musikan. Termometroan Anna Gabriel Sabaté elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak berak […]
Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa (Transatlantic Trade and Investment Partnership) ari dira negoziatzen Europar Batasuna eta AEB. Momentuz oso gutxi dakigu, baina Luis Guridi gure ekonomia adituak esan digunez, filtratu dena larria da benetan, esaterako, enpresa handiek beren Justizia propioa izango lukete. Guridiren ustez hitzarmen hori mundializazio eta liberalizazioaren azken […]