Maiatzaren 4tik 12ra bitarte FANT, Bilboko zinemaldi fantastikoa ospatzen ari dira. Jaialdiaren baitan urtero ematen dute Fantrobia saria, genero fantastikoan gero eta indar handiagoa hartzen ari den zinemagile bati ematen diote. Aurten Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarra izan da sariduna.
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari teknikoarekin berba egin du, Joxe Inazio Usabiaga izan da gurean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak partitura digitalekin izandako lehenengo esperientziaren inguruan. Tableta elektroniko batean, etengabeko jarioan, partiturak aurrera egin dute musika-piezaren erritmo berean, musikariak orrialdea pasa behar ez dezan. Horrela, partitura da musikariari moldatuko […]