Filmek aretoak utzi dituzte, beste pantailetara jauzi egiteko. Hainbat aretok filmak ere utzi dituzte, eta ematen dituzte kontzertuak, operak, telesail estreinaldiak edo hankapilota partida ustez garrantzitsuak.
Gu hartzen gaituen eraikin hau bera izana da zinema-areto, eta sarreran du orain proiektagailua, jendeak zigarreta erretzera ateratzen delarik edariak bertan sostenga ditzan, aterkiak gal ditzagun haren gainean utzita. Zinemak utzitako lekua, ordea, beste zenbait gauzak betetzen dute. Gosaribazkariparrandek, ikasleirakasleek eta irakasleikasleek, musikariek, hizlariek, aktoreek, euskaldunek eta baita, 2015 honetan, eroso bizi den noentiendotarren batek ere. Futbol partidarik ez, oraino. Ez, mesedez.
Gaurko Eremuz Kanpoa ere filmez hustu egin zaigu, gauzak gerta daitezen, bestela gertatuko ez liratekeen gauzak, jendea erne dagoela filmari begira, edo xirriak egiten ilunpean.
Letrak eta doinuak, gureak baino besterenak, izango ditugu gaurkoan, betelan baino hustelan, denok behar baititugu barrenak hustu, gerora betetzeko zabor berriz.
Podcasta jaisteko, sakatu HEMEN