BERBAZ:AHOZTAR ZELAIETA, kale gordinetik sortzen den arteaz, hip-hopa, rapa,…

MicroMarronLanetik atera eta kafetxoa hartzeko asti doiaz heldu zaigu Ahoztar. Master-Sillako lan horretan hamaika gauza ikas dezake batek, beste edozeinetan legez, zur ibili ezkero, eta hala dabil bera, bai horixe!
Ikerketa-kazetari gisa betean zebilen garaiko kontu batzuk ere izan ditugu mintzagai, baina gai horri beste saio baten tajuz heltzea hobetsi dugu.
Irratira igo orduko ez genekien ondo nondik jo behar genuen. Hasieran aitortu digu, baina, txikitan Marxen jarraitzaile itsu zenak gaur egun badituela beste erreferente indartsuagoak: kaleko errealitate gordinetik edan eta arte bihurtuta eman egiten duten  hip-hop eta rap artistak, egungo sortzailerik interesgarrienetakoak, ezbairik gabe. Entzun eta jabetuko zara!

Udazkenean berriro gurekin, Ahoztar, badu eta hamaika hari nondik heldu!

: http://www.tas-tas.org/euskera/content/view/532/1/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Mendebalde Alkartearen "Bilbon mundua ikusi" jardunaldiak

ol. Mai 7 , 2010
Mendebalde alkartearen arduradun den Eneko Barrutiarekin egin dugu berba goizeon maiatzaren 7an eta 8an “Bilbon mundua ikusi” izenburupean antolatu dituzten jardunaldien gainean. Bilbo ardatz hartuta, bertan garatu eta garatzen den euskal kulturaren alor ezberdinei begiratu sakona emateko pentsatuta daude jardunaldiok. Bertan hamar hizlari, goi mailakoak denak, bilbotartasun euskaldunaren berri ematen […]

Honekin lotuak