Itoizko ura Erriberara eramateko aukerei buruzko txostena aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Horien berri eman digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Ubidearen ordez, lurpeko hoditeria ezartzea planteatzen du ikerketak, kostua %40 inguru murrizteko. Bestetik Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak Parlamentuan azaldukoaren berri eman digu,  Apiriletik Madrilgo gobernuak ez duela borondaterik erakutsi negoziazioak […]

Aste honetan lurrikara globala eragin dute Panamako paperak bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehenengo datuek. Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoak munduko hainbat iruzurgileri laguntzeko zerbitzuak eman ditu urteotan, herrialde askotako ogasunei iruzurra egiten lagunduta. Iaz bulego horren datu base erraldoia Süddeutsche Zeitung egunkariko kazetari birengana heldu zen. Azkenaldion datuak aztertzen […]

Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]

Espainiar Futbolarien Elkarteak greba egingo zuela mehatxatu du egunotan, Auzitegi Nazionalak azkenean deialdia bertan behera utziarazi duen arren. Baina horren atzean dagoen gatazka aztertu dugu Luis Guridi gure ekonomia adituarekin. Teorian telebisten eskubideengatik da, baina bere ustez beste arrazoi handi bat dago greba horren atzean, futbolarien fiskalitatea hain zuzen: miloiak […]