BERBAZ: Maria Oianguren, bakean sakontzen

Gernikarra, Gernika Gogoratuz-en (Bakearen aldeko ikerketa zentrua) dihardu Mariak 1990etik edo… Bazkalondo ederra egin dugu, sakontzen, ikasten… Bakea hitzak zer esan nani du norberarentzat? Hausnartu dugu, patxadaz, eta gauza asko agertu dira: bakardadean garatu, besteekin garela. Norbera eta ingurua zaindu. Giza eskubideak, elkarbizitza, aukera berdintasuna,… eta eguneroko gauza “txikiak” ere: komunikazio ez-bortitza…Bazterreko loratxoak zainduz mundua eraldatu. Ezetza eta baietza argi.

Gernika Gogoratuz-en izandako urteetan gauza asko ikasia da Maria: biolentzia eta gerra ez dira “naturalak”. Oso garrantzitsua da alor honetan ikertzea, jakitea, ezagutaraztea… eta bizikidetzarako eredu berriak asmatzea. Granadan aditu talde interesgarri bat (ikus erreferentziak)… Elkarrizketa oso polito bukatu dugu, Mariari eskatuz, labur, kontzeptu hauek lotzea, Ibonek aukeratutako ipuin eder bat entzun aurretik:
Artea eta bakea
Maitasuna eta bakea
Euskal Herria gaur eta bakea
Kanta: Nire bazterrak (Ruperrek emana, Leteren hitzak)
Ipuina: El río perdido (Jorge Bucay)
Erreferentziak:
Instituto de la paz y los conflictos (Granadako Unibertsitatea): http://www.ugr.es/~eirene/main.html
Gernika Gogoratuz: http://www.gernikagogoratuz.org/
John Paul Lederach: http://en.wikipedia.org/wiki/John_Paul_Lederach

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Juan Mateo Zabala euskaltegia)

og. Mai 14 , 2015
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarria izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150514solasastemikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen  

Honekin lotuak