BERBAZ: Urtzi Goiti, biologo botazalea, Kolore Guztietako Basoen alde

Botazaleak edo batazaleak, horiek biologoen arteko espezie nagusiak. Oso lurretan nahastekoa izan da Urtzi txikitatik, eta gaur egun ere holantxe dabil: Ingurumen Zientzietan irakasle eta sagu-zaharrei buruzko ikertzaile eta aditu izateaz gain, ortuan eta mendian dabilenez gustora, bere jakintza Kolore Guztietako Basoen alde jarrita ere badabil, duela urte bete ingurutik, leioaztarra.

Abenduaren 1ean gune irekiko batzarra dute Gernikan eta herritarrak eta zelan edo halan basoari lotutakoak bertara gonbidatzen etorri da irratira. Basoan premiazkoa delako kontserbazio basoen eta naturatik gertuko basoen aldeko apostua. Eta orain da momentua horretan ekiteko.

Zeuek be gonbidatuak! Zeuek be gonbidatzaile. Zabaldu gonbidtea (JPEG ; PDF), mese!

Erreferentziak:
Kolore Guztietako Basoak

Bota Piñue! Gune Irekia, abenduaren 1ean Gernikan (Astran)

Kantak:
Hibernazioa (Izaki Gardenak)
Perretxikotan (Hiru Truku)

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Lehen hitza" irrati saio berezia entzungai @EuskaraldiaB

al. Aza 26 , 2018
Irrati saio berezia eskaini genuen BBK aretotik ostiralean “Lehen hitza” irrati saioa. Euskaraldiaren lehengo egunean hainbat esperientzia eta sentipen ezagutu genituen. Euskaraz arnasteko prest ere bagaude. Euskaraldia dinamikak erronka bota digu euskal gizarteari: 11 egunez bada ere, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta euskarari bultzada ematea. Hori lortzeko, berdin du euskara ahoan […]

Honekin lotuak