BERBAZ:Amagoia, jaki ekologikoak ekoizten eta zuzenean saltzen

Urte bi luze daramatza Amagoiak (izatez Durangoko kalekumea) lagunarekin Abadiñon lur-saila alokatu eta bertan ekoizten dituztenetatik bizitzeko erronkan.

Laurehun oilok emandako arrautzak, eurek egindako ogia eta solokoak batu eta bezeroari zuzenean saltzen diote. Ekoizpen ekologikoa eta hondakinik eragiten ez duen zikloa itxiz.

Lehenago emakumeak landa-eremuan bizi duen egoera kaxkarraren aurrean eragileek “genero-betaurrekoak jantzita” zer eta nola egiten duten ikertzen ibili zen. Eta aurretik Guatemalan mendira ihesi joandakoen komunitateetan jendearekin hilabeteak eman zituenetik zuen lurra lantzeko grina.

Atsedenik hartu gabe dabiltza baina egiten dutenaren premia eta balioa argi dutela.

Bilbora ere astean behin ekartzen dituzten 10 edo 15 €ko otzarak.

Irakurgai bat: “La fertilidad de la tierra” aldizkaria: www.lafertilidaddelatierra.com/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: G-20 eta Politika kritikoa

al. Aza 17 , 2008
G-20 deritzon taldeak burutu berri duen bileraren berri ekarri du Iosu Larrinaga lagunak gaurko solasaldira eta halaber, asteburuan Bilbon horren harira egin diren protestaldien kronika.Horrekin batera eta asteburuan baita ere, Bilbon izan diren Zientzia Politikoen jardunaldi Kritikoen berri eman digu. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak