Hogeita lau euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioa. Edizio honen helburu nagusia da gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasunak duen garrantzia azpimarratzea, guztion artean zientzia eta teknologia berdinzaleagoa sustatzeko. Otsailaren 11 Neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguna ospatuko da eta horren arira hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Leire […]
aniztasuna
Unescok otsailaren 13an ezarri zuen Irratiaren Nazioarteko eguna. Egun honetan irratiak izan behar duen pluraltasuna, errepresentazioa eta dibertsitatea aldarrikatzen dira. Nazio Batuen Erakundearen arabera, irratiak komunikabide erabiliena izaten jarraitzen du eta etorkizun oparotsua aurreikusten da. Irratiak bizi izan dituen aldaketen inguruan gehiago sakontzeko Arantza Gutierrezekin hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200213_IrratiarenEguna.mp3 […]
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]
Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Bihar Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egingo du bertatik bertara. Antolatzaileekin hitz egingo dugu, […]
Yogurinha Borovak bere proiektu berria aurkeztu digu “Sentipenak Askatu”. Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu abestia dugu. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen. Kantua bideoklipa eta lau bertsio ezberdin osatu […]
Larunbatean, abenduaren 15a, Gau Irekia itzuliko da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara. Sarean elkarteak antolatutako kultur jaialdiak 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu egun baterako. Zazpigarren edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. 50 gunetan ehunka […]
Hormak haustuz, elkarguneak eraikiz lelopean larunbat eta igandean Munduko Jendean jaialdia ospatuko da Bilboko Areatzan. Bi egunetan zehar musika, dantza, tailerrak, kultur aniztasuna, gastronomia… denetarik izango da antolatutako espazio ezberdinetan. Jaialdia iragartzeko lehiaketa egin dute eta irabazlea June Taboada izan da. Gurean izan da, “Bilbo mugarik gabe” gai hartuta jaialdirako […]
Larunbatean burutu zen Zubideiak ekimena, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta, denon arteko elkarrizketa soziala bultzatu nahi duen gune irekia. Zubiak bideak eta ideiak, horiek guztiak izan zituzten mintzagai. Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagos izan da gurean eta larunbatean hitz egindakoa ekarri digu. Euskalgintzak baditu gurean bizi diren beste […]
Munduko Arrozak jaialdia San Frantziskoko plazan eta inguruetan izaten da, eta aurten ere prest daude goizetik egitarauari ekiteko: mahaiak jarri, hasi paellak egiten, dantzak, kantak, kalejira, Paella txapelketa, bazkaria, eta gero gehiago. Aurten mugatu behar izan dute parte-hartzaileen kopurua plaza horretan egiten ari diren lanengatik, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. […]