Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]

Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure […]

Asteburu honetan bi proposamen nagusi izango ditugu: bata Bilbao-Bilbao lasterketa eta bestea Talo Eguna Lasturren (Deba). Ibilbidea egitera Guardiako aintziretaraino joango gar. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (bizkotxoa), liburua (Iñaki Petxarromanen “Kearen Fiordoa”), musika arloa (Liher) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160213zeingouasteburuan.mp3 Deskargatu hemen

Radixu Irratiak antolatuta, goizetik egitarau mardula eta anitza prestatu dute: martxak, bertsolariak, kontzertuak, erromeriak…, Kamiseta azoka ahaztu gabe: aurten, 21 saltoki izango dira. Zapato Azule “eguneko jaia” dela esan digu Txomin Aramaiok, nahiz eta beste eragile batzuek bultzatuta, jaiak gauean ere jarraituko duen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624txominzapatoazule.mp3  Deskargatu hemen