Bilboko konpartsek antolatuta, Aste Nagusia baino lehenago motorrak berotzen hasteko jaia da “Konpartsakide eguna”. Goizean bilduko dira Areatzan, eta 12etatik aurrera hainbat ekitaldi: pintxo lehiaketa, umeentzako puzgarriak eta beste, bazkaria, erromeria, kalejira… Ondo pasatzeko eta Aste Nagusia hasteko gutxiago falta dela gogoratzeko, Eli Carrascosa Algara konpartsako kideak azaldu duenez.
Eibar, Baiona, Eibar… aurrera doa UEUko Udako Ikastaroen 43. edizioa. “Jardun” leloa jarri diote eta Jardunaldiek pisu berezia izan dute ikastaro hauetan. Datorren astean, azkena, Iruñeak hartuko ditu hiru ikastaro, eta bitartean, Idoia Torregaraik orain arte egindakoaren inguruan balantze positiboa egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.