Azaroaren 23tik abenduaren 2era bitartean ospatuko dute Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren 38. edizioa. Ikuskizun nagusiak Campos Eliseos Antzokian izan arren, aurtengo jaialdia Bilboko auzoetako aretoetara zabaltzea ere lortu dute. Pabellon 6, La Fundicion eta Harrobia aretoetara zabaldu dute 38. txotxongilo jaialdia aurten. Horrez gain, Deustuko, Errekaldeko eta San Frantziskoko udaltegietan ere ikuskizunak antolatu dituzte. Josu Camarak ekarri dizkigu jaialdiaren zehetasunak. Aurten profesionalentzat ikastaroez gain jaialdia Bizkaiko herri batzuetan hedatuko da. Nazioarteko jaialdia izanik atzerriko talde askoren lanaz gozatzeko aukera izango dugu.
Programazioa osoa hemen.
Deskargatu hemen.